XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

425.-Davidek Goliat... harriaz buruan jota hil zuen.

A) iratxoa

B) erraldoia

C) losintxa

D) altxorra

426.-Zer da LARATZA?

A) Oso latza.

B) Gaztak gordetzeko lekua.

C) Eskaileren geldilekua.

D) Beheko suaren gaineko katea gakoduna.

427.-Etxe guztietan laratza beltz.

Zein da baliakidea?

A) Han ere txakurrak oinutsik.

B) Kupela nolako, ardoa halako.

C) Eguzkia nora eta zapiak hara

D) Eder edo itsusi, zein begik ikusi.

428.-"Maite duenari apoa izar".

Zer adierazten du?

A) Maite duenak inork baino izar gehiago ikusten duela.

B) Maite duenarentzat maitalea beti eder dela.

C) Apoak eta izarrak elkarren antzekoak direla, oro har.

D) Maitemintzen denari goitizen hori jartzen zaiola.

429.-Zer da "LEMAZAINA"?

A) Itsasuntziaren norabidea zuzentzen duena.

B) Arrainak non diren begiratzen duena.

C) Sareen arduraduna.

D) Arraunei eragiten diena.

430.-Zer dira "TOSTARTEKOAK"?

A) Norbaitek bidegabekeriaren bat egiten digunean haiengana joez gero, lagun diezaguketen kargu publikoak.

B) Ogi txigortuaz egindako ogitartekoak.

C) Untziko marinelak, soldatapeko tripulazioa.

D) Burduntzien antzeko tresna batzuk.

431.-"Arrai dago gaur".

Zer esan nahi du?

A) Semearen emaztea dagoela.

B) Pozik dagoela.

C) Eguraldi ona dugula gaur.

D) Eguraldi kaxkarra dugula.

432.-Nola deitzen dira txerriak zaintzen dituztenak?

A) Urdainak.

B) Uhainak.

C) Artainak.

D) Urreketariak.